kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

François Rivière - L'affiche déchirée - Afitxa urratua

«Afitxa urratua »

Argazki horiek, Europako herrialde desberdinetan, (frantzian, Italian, Alemanian, eta lehen izan zen Yougoslabian) 1996 eta 2016en artean hartuak izan ziren argazkiak dira.
Nire lanan saiatzen naiz denbora errealen gertatzen diren istripu adiezgarrien ikertzen. « Urratutako afitxa horiek bukatu gabeko lana dute haien baitan, uste gabeko artelana, hilkorra eta bilakatze bidean dagoena. Hondaketa bakoitzak edo gainean ezarritako
afitxa berri batek aldaketak eragin diezazkioke.
Ondorioz, helburua bilaketa da, egitarau zehatza ez duten soinadarrek osatzen duten gorputza atzematea. Zoriaren nahikerian oinarrituz, urraketak nolabaiteko batasuna eragiten dio afitxa metaketari. Unez uneko bizi horren testigantza iraunkorra egitea
denboraren aurka borrokatzea da, denborak halabeharrez hondatuko baitu irudia. Kolorez beterik agertzen diren afitxak biltzen dituzten toki horiek eta metaketa hori bilatuz, hiriak lipar batez duen pigmentazioa eskaintzen diot ikusleari nire argazkiaren
bidez.
Orduan sortuko da adierazpen funtzio berria nabaritzeko parada. Orbainduriko murru horien zurrumurrua entzunez, zimurturiko zirriborroei so eginez, iruditzen zait eszenatoki bukatu gabeak irakurtzen ditudala, isilpeko hitzorduak ikusten ditudala,
ametsen mundua eraiki eta ez-ohiko ideien elkarketa egiten. Nire argazkiek itzulpen bat proposatzen dute eta horien bidez, murruek eragiten dute hitzartzea. »

François Rivière

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017