kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

Soul Experience

SOUL EXPERIENCE berriz hor dugu!

ROBERTO TORTUGA eta gomitak berriz hor ditugu. Eta goi mailako eskaintza berriarekin datoz!

Maletak 1960ko eta 1970eko hamarkadetako afroamerikar musikarik onenak biltzen dituzten biniloz beterik datoz. Gure hautatzaileek egiteko bakarra izanen dute: erritmo beroekin dantzalekua sutan jartzea!

Gaualdi honetan, ROBERTO TORTUGAk DJ DJANGO errezibituko du. Biarritzeko Sonotone 2.0 diskotekako FUNK YOU gaualdietako zeremonia buruzagi handiak kantu hautaketa bikainak egiten ditu.

Gaualdi honetan, KALOSTRAPE OSTATUAk eskaintzen duen eremu zoragarrian, dantzatzeko, edateko eta jateko parada izanen duzue.

DJANGO soul, funk, afro eta groove musika zale amorratua da. Badu hogei urte baino gehiago 1960ko eta 1970eko hamarkadetako binilo bakanen atzetik dabilela.

Bere zaletasuna partekatzea, kantuak entzunaraztea eta jendea dantzan ariaraztea gustuko du. Bere kantu zerrendak bidaian eta dantza eroan murgiltzeko gomita dira. Irratia, dantzalekua eta biniloak entzutearen plazerra !

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017