kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

Makuesa

Elantxobeko herritarrei "Makuesa" deitzen zaie. Elantxobetarrak erakusketa honen protagonistak dira. Itsasoari eta arrantzari lotutako arima horien erretratuak kausituko dituzue, hor. Argazkiak soto batean egin dituzte. Kresal usaina duten pareta horien artean moldatuta dago makuesen nortasuna eta identitatea.

 

Elantxoben, arrantza iraganeko kontua da. Herriaren kulturaren oinarria eta iturri ekonomikoa izan zena, gaur, oroitzapena besterik ez da. Azkenengo arrantza ontzia desagertu ondoren, herria eta bertako herritarrak etorkizun berriari buruz gogoetatzen ari dira.

 

Herria bizitzen ari den une berezia izoztu nahi izan dute Iñigo Azkona argazkilariak eta Xabier Enbeita bertsolariak. Herritarrak argazkitan hartzen bi urte iragan ditu Azkonak. Erretratuen bazterrean, Enbeitaren hitzak irakurriko dituzue. Herritarren aurpegien, historiaren eta izaeraren berri ematen digu.

 

2015eko abuztuan, liburua argitaratua izan zen. Erakusketa liburu honen jarraipena da. Aurretik, Elantxobeko Arrantzaleen Kofraditik, Ondarroako Arrigorri Ostatutik, Zarauzko Photomuseum Argazki eta Zinema Museotik, Gernika-Lumoko Kultur Etxetik eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museotik iragan da erakusketa.

 

Erakusketan 41 taula eta dagokien testuak ikus daitezke.

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017