kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

Itsasoa, Ekaitza eta Arimak - Bruno Arpajou

Itsasoa : indarraren, energiaren, eztitasunaren eta baretasunaren bizi isuria.

Babeslea eta suntsitzailea aldi berean, ene arimaren oinarri eta ene indar berritzearen iturri. Gerizalekua, ama, jostalekua, askatasunerako atea, inspirazioa. Ene gogoan orotan dira ekaitzak, eguzkia, haizea, uhinak, usainak, maitasuna eta arimak. Horrek guziak ene mitologia pertsonala eraiki du.

Naturarekiko lotura horrek energiak jalgiarazten ditu. Negatiboak direlarik, adierazi eta positibo bilakatu behar dira.

Berina zati bat erabiltzen dut tresna nagusi gisa. Aldi berean leun, lerrakor, zorrotz eta hauskor izan daitezkeen paperei edo kartoiei buru egin behar die. Zarrastatu eta materia kendu ondoan, substantzia berri bat sortzen da, eta substantzia hori obrarako baliabide bihurtzen da.

Ekintzan, beldurrik gabe, gordin, hautsi-mautsirik gabe. Ikerketa, ustekabeak, teknikak eta istripuak uztartzen dira poesian.

 

Bruno ARPAJOU Biarritzen sortu zen 1964an, eta Baionan bizi da. Bordeleko Arte Ederren eskolan ikasi zuen eta grafista gisa lan egiten du.

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017