kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

Kalostrape Groove Klub #1

Luzaz isilik egon ondoan, Kalostrape Groove Klub itzuli da!

Hilabetean behin, musika-hitzordu batera gomitatzen zaituzte Roberto Tortugak eta Kalostrapeko taldeak. Orduan, hemengo eta hango DJ binilo maitale eta orotariko musika zaleek platinen kontrola hartu eta kalostra zaharreko entzule eta dantzarien bihotzak pilpilka jarriko dituzte.

Lehen hitzordua 2021eko urriaren 30ean izanen da, 22:00etan, Ralaï Dig It gomita eta Roberto Tortuga gomitatzailearekin, The Vinyl Thérapy gaualdiaren karietara.

Izan ere, izen berezi horrekin nola edo hala girotu zituzten bi lagunek azken bi uda bereziak, aukeren arabera han eta hemen beren musika artak eskainiz.

RnB, soul, funk, jazz, erritmo afrikarrak eta latinoak, nahasketa eklektikoa funtsean, biniloan soilik eskainia bistan dena, aperitifa lasaiekin hasi eta dantzalekua sutan jarri arte!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017