kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

KALOSTRAPE GROOVE KLUB #4

Maiatzaren 7an, larunbatean, 22:00etatik goiti, Kalostrape Groove Klubaren laugarren saioa iraganen da.

 

2022ko lehen saio honetan, Saint Tropez Soulful Patrol izeneko Bordeleko bikote famatua errezibituko dugu.

Badu kasik 15 urte Dj Breizmattazz eta King Megalodonek suharki animatzen dituztela Bordeleko gaualdi hoberenak eta nazioarteko eszena.

Oraino oroit gara Ready Steady Go gaualdi batean Magneton eskaini zuten emanaldi gogoangarriaz! Eta hemen ere, Kalostrapen, duela zenbait urte, Soul Experienceren saio batean, giroa ederki berotu zuten.

Saint Tropez Soulful Patrol arras pozik da kasik 2 urtez geldirik egon ondoan agertokira itzuliko delako... 45t biniloekin musika nahasi eta Soul, Funk, Latin eta Reggae doinuen artean dantzan ariaraziko zaituztete, bakarrik binaka edo taldean....

Helburua: konfinamenduan hartu kiloak kentzea eta, batez ere, bihotzak berotzea, azken 60 urteetako musika beltzaren bidez!

Hitzordua beraz Kalostrape ostatuan, 22:00etan ttanko!

Let's Dance !!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017