kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

Kalostrape Groove Klub #9

DisKo Dom-ek biniloa arras gaztetarik ezagutu zuen. Laster, burasoen disko bildumatik jalgi musika guziak entzuten hasi zen: Indiako, Latinoamerikako eta Antilletako musikak.

Gero, punk, reggae, rock, ska, hip-hop, disco, funk, soul, afrobeat, esperimentala, chill out, dub, trip-hop, ambient eta beste musika mota guziak. Denak interesa pizten zion. Goizik orduan, eta modan izan baino lehen, platinek eta DJ munduak guziz erakarri zuten. Soinua nahasteko makina erosi eta oso gazte hasi zen gaur arte iraun duen istorioarekin.

1990 urtetik, bere burua ezagutarazi zuen. Lehen gaualdiak Gipuzkoako leku mitikoetan gertatu ziren. Han, binilo hautatzaile gisa hasi zen. Pariseko diskoteka anitzetan aritu zen gero. Eta Okzitaniako Tolosako grabaketa estudio profesional batean, soinu teknikari formakuntza jaso zuen. Ondotik, Donostiara itzuli zen. Surf eta skate festibaletan, Etxekalte Klubean eta Lasarteko Zulon programatua izan zen. Aldi berean, Coda aldizkariaren partaide den irratsaio bat sortu zuen. Trax aldizkariak bere kantu zerrenda argitaratu zuen eta prentsan hari buruzko hainbat artikulu argitaratu ziren. Euskal kostaldeko eta Espainiako estatuko ostatu eta diskoteka gehienetan aritu da. Bere saio eklektikoek dantzariei eta zaleei plazer egiten diete! Benetako binilo bilatzailea eta biltzailea da. Maxi single eta jatorrizko diskoen hautaketak maletan daramatza, leku guzietara, hegazkinez, trenez, topoz, autoz edo motoz. Zuzeneko emanaldiez gainera, disko saltzailea ere izan zen Espainiako bazter guzietan.

Egiazko DJa da, musika eta bibrazio onen betiko zalea. Hasiera-hasieratik, arte, musika eta kultura adierazpen mota horien balioen eta ideologiaren defendatzailea da.

Peace & Let's Party !

 

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017