kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

Kalostrape Groove Klub - Dj Molleton

Udaberriko egun ederrak hurbiltzean,Kalostrape Groove Klub-ek Bigòrrako DJerik goxoena errezibituko du.

Dj MOLLETON izanen da apirileko gaualdi horretako gure gidaria, eta aspaldi du ez duzuela ikusi! Alta, Banhèras de Bigòrrako DJa aski ezaguna da Baiona Ttipian; izan ere, behin baino gehiagotan ikusia dukezue, batez erelehengo Tibooboo'zzz ostatuan –non DJ gisa lehen urratsak egin zituen– edo Le Bal du Samedi Soir kolektiboarekin han eta hemen, baina baita Baionako beste leku batzuetan ere.

​Gaualdi horretan, reggae erritmoen eta hip-hop hitz jarioen arteko DJ saioa eskainiko du, jende guzia dantzan ariarazteko gogoarekin.​

​Presta zaitez dantzarako!
Reggae – HipHop – Mashup - Dancehall

 

​Hasiera: 22:00

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017