kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

Kalostrape Groove Klub

Kalostrape Groove Klub gaualdiak beste denboraldi batez antolatuko ditugu! Ikasturte honetan ere, biniloak entzunaraziko dizkizueten DJak gomitatuko ditugu. Programazioa askotarikoa eta zorrotza izanenda, usaian bezala!

 

Horretarako, Roberto Tortugak hautatuko ditu han edo hemen jendea dantzan ariaraztera usatuak diren musikazale handi batzuk. Hilabetean behin, DJ horiek Kalostrape sutan jarriko dute!

 

Denboraldiko lehen hitzordurako, gure ostatuaongi ezagutzen duen Martin Budinerrezibituko dugu. Dj Budin Nafarroako eszenako aitzindaria da. Zalantzarik gabe, hura da musikaz gehien dakien hango DJetarik bat. Estilo guziak nahasten ditu: funk, jazz, hip-hop, electro, soul edo musika latinoa.

Euskal Herriko eszenan oso engaiatua da. Tremendo Surco, Global Funk eta DLC Kultur kolektiboetan parte hartzen du, baita Hegoaldeko gertakari handi edo intimista guzietan ere.

 

Urriaren 14an, larunbatean, denboraldiko lehen Kalostrape Groove Kluba antolatuko dugu, eta aukera ona izanen da Budinen musika-mundua ezagutu eta eroak bezala dantzatzeko.

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017