kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

Mambo Fango

ROBERTO TORTUGAren proiektu berria, Kalostrape Ostatuan. Beren musika giro desberdinak, biniloaren zaletasuna eta dantzatzeko tirria partekatzera etorriko diren beste DJ kolektibo batzuk ezagutzeko parada emanen digu.

Eta, lehenik, Iruñeako MAMBO FANGO kolektibo nafarra : 

Budin eta Iñaki binilo miatzaile aseezinak dira. DJ bikotea erritmo tropikalen maitalea da. Dantzalekuak sutan jartzeko, ez dute parekorik! Bi lagunek, 1950eko hamarkadako Calypso, Rhythm’n’Blues, Chachacha, Exotica, Popcorn Mambo, Tittyshaker… doinuak nagusi diren MAMBO FANGO festak antolatzen dituzte. Biniloekin bakarrik, bistan da!

Marakak ekarri eta dantzatzera etorri!

 

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017