kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

Soul Experience

SOUL EXPERIENCE denboraldi berriari atsegin eta gogo handiz ekiten diogu! Aurten, berriz ere, 1960ko eta 1970eko biniloen maitale eta gomita anitz errezibituko ditugu. Lelo bakarra: dantza!

Usaian bezala, soul musika nagusi izanen da, bistan dena, baina, ez hori bakarrik. Denboraldi berri honetan, beste musika generoetara zabaltzeko asmoa dugu.

 

Soul Experience gaualdien ikasturteko lehen saio honetan, SPINNING LASS errezibituko dugu. Bordeleko binilo aktibista honek, gure artera, 45 RPMko diskoekin osatutako diskografia ekarriko du. Hala, musika beltzaren zaletasuna gurekin partekatuko du. Eta ez hori bakarrik!

 

Zer gehiago? Northern Soul harribitxiak, 1960ko Beat bero-beroak, Rhythm & Blues kantu puskak, Motown diskoetxeko Queens kantari erreginak, eta beste aurkikuntza berri anitz...

 

Gainera, ROBERTO TORTUGA ere hor izanen da eta gaualdi ero honen erritmoa bizi-bizi mantentzen ahaleginduko da.

 

Ohi ez bezala, Kalostrapeko paretak dardaraziko dituzten doinuak Northern Soul, Rhythm & Blues, Black Rocking, 60’s beat, Wild Soul musikak izanen dira. Argi fokuen azpian, dantza basatian aritzeko gaualdi bikaina! 

 

Let’s Dance & Keep the Faith!!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017