kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

Soul Experience

 

Eta, gorputzen berotzeko, dantzan egingo bagenu ? 

SOUL EXPERIENCE gaualdi berri honetan, erritmoa doi bat bizkortuko dugu. Oraingoan, jatorrizko soinuen eta binilo zaharren zalea den El SEÑOR LOBO gomitatuko dugu.

Iruñeatik datorren artista atsegin handiz errezibituko dugu. Rhythm & Blues musikaren bazter ilunetan, iniziazio-bidaian murgilduko gaitu.

Platinen gibelean, ROBERTO TORTUGA izango dugu, gainera. Biek, KALOSRAPE OSTATUAn burrunba gaitza zabalduko dute. Burutik zangoetaraino dardararaziko zaituztete.

          RHYTHM and BLUES – ROCK and ROLL – SOUTHERN & NORTHERN SOUL - BOOGALOO   

                                                          

LET’S DANCE & KEEP THE FAITH !!!

 

Sr Lobo : “ Musikaren maitalea izan naiz, beti. Beti, musikaren munduan ibili naiz. EGUZKI IRRATIAn VOODOO ROCK irratsaioaren animatzailea izan naiz, GRANERO DISTORSION rock taldean jo izan dut, SOULVILLE fanzinean idatzi izan dut. 

Badu zenbait urte bakarrik edo SHAKIN’ BROTHERS kolektiboarekin soinua jartzen dudala, Iruñea aldean bereziki. Musika genero anitz jorratzen ditut: Soul, Rhythm and Blues, Rock and Roll, Surf, Frat eta bestelako soinu basatiak.

Oroz gainetik, kantu instrumentalak atsegin ditut, eta, bereziki dantzalekurako egokiak diren kantu laburrak. »

 

 

Gertakarien informazioak : SOUL EXPERIENCE

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017