kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

SOUL EXPERIENCE

Badu 50 urte inguru MOTOWN diskoetxeak kantu arrakastatsuak hedatzen dituela. Estatu Batuetako, afro amerikarren eta musikaren historia behin betiko markatu ditu.

Detroit hiriko diskoetxeak 50 urte betetzen ditu, eta, karia horretara, SOUL EXPERIENCEk urtebetetze hau behar bezala ospatzeko xedea du.

Gaualdi bikain honetan, goi mailako gomita ospetsua ekarriko dugu: IMANOL BASTERRA, benetako Soul Man-a, disko bildumari eta musika zale aditua. Jendea dantzan ariarazteko, ez dago parekorik!

Harekin batera, denek ezagutzen duzuen ROBERTO TORTUGA ariko da. Hau ere binilo eta soul musika maitale handi da. Soul musikari eta dantzari zuzendutako gaualdi honetan, biek pare ezin hobea osatuko dute.

 

              SOUL – RHYTHM & BLUES – NORTHERN SOUL – BOOGALOO – FUNK

 

                                    LET’S DANCE & KEEP THE TORCH BURNING

 

Hona gure gomitaren mezua:

Aupa! IMANOL BASTERRA naiz, Donostian bizi den Bartzelonako DJa. Badu aspaldi Black musikako biniloen bilduma egiten dudala. Halere, Soul musikak liluratzen nau gehienbat. Baina, gaualdi honetan, Soul, R&B, Boogaloo, Funk edo jamaikar doinuak aldizkatuko ditut.

Nire binilo maleta festibal askotara eramateko aukera izan dut, hala nola The Boiler (Barcelone), Movin On (Barcelone), Summertime (Tarragona), Euro YéYé (Gijon), Mojo Workin (Donostia) edo Feel The Rhythm (Donostia).

Baionara soinua jartzera eta zuek dantzan ariaraztera etortzea benetan plazer handia da niretzat.

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017