kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

Soul Experience

Eguberriko oporrak baino pixka bat lehenago, minutu batzuez negua ahazten laguntzeko, SOUL EXPERIENCE saio bero eta alai berri batera gomitatzen zaituztegu.

Biniloekin bakarrik iraganen den saio berri honetan, MARTIN ARMENDARIZ « BUDIN » iruñarra atsegin handiz errezibituko dugu. Badu 20 urte baino gehiago musika beltzaren binilo ezberdinen bilduma egiten duela. Tremendo Surco, Neurona eta Herdi eta Global Funk kolektiboetako kidea da. Hego Euskal Herriko eszenako DJrik ohargarrienetarik bat da. Festibal handi anitzetan gomitatua izan da, hala nola Jazzaldian, Musikairen, Kutxa Kultur Festibalean, Mundumiran edo Minijazzean.... 

Gaualdi honetan, berak bakarrik egiten dakien kantu hautaketa bereziaz sarituko gaitu. Soul, Jazz, Funk, Boogaloo eta Rocksteady musikak uztartuko ditu. 

Gainera, ROBERTO TORTUGA ere hor izanen da. Maleta harribitxiz beterik jinen da eta goi mailako gure gomitari ihardespena emateko ohorea izanen du.

Hortaz, abenduaren 16an, Kalostrapeko dantzalekuan, bero itogarria eginen du! Dantzatzeko, dantzatzeko eta dantzatzeko, zatozte saldo handian!

Let’s Dance & Keep The Faith !!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017