kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

SOUL EXPERIENCE

3. denboraldia amaitzeko, SOUL EXPERIENCE gaualdi beroen azken guda dantza izango dugu.

 

Bide batez, Kalostrapeko harri zaharrak dardararazi dituzten ikasturte honetako 3 gomitak eskertu nahi genituzke: SPINNING LASS – MARTIN BUDIN – IMANOL BASTERRA.

 

Ikasturteko azken gaualdi honetan, ROBERTO TORTUGAk binilo zaharren beste maitale handi bat gomitatuko du: LADY C.

Gaztetik musikari azkarki loturik dago eta nerabezaroan irratian pasatzen ziren kantuek ez dute inoiz konbentzitu. LADY C biniloen zale handia da, aspaldidanik. Autodidakta izan zen. Urteak joan ahala, bere kultura musikala moldatu zuen. Horretarako, Gironda departamenduko punk, ska eta reggae kontzertuetan biniloak miatzen ari izan zen. Bere talde kuttunen eraginak ulertzeko beharra laster sentitu zuen. Hala, naturalki, Lady C denbora atzera egin eta 1950eko hamarkada arte jauzi egin zuen. Blues, Rhythm & Blues, Rock’n’Roll, Soul musiketako artista nagusiak hola ezagutu zituen...

2015ean, lehen aldiz, LADY Ck musika hautatzaile gisa urratsa eman zuen. Sryl-ekin batera hasi zen, eta, gero, eskaerari erantzuteko, bakarrik segitu zuen. Orain, Toulouse hirian bizi da. Han, erregularki musika jartzen du.

Bi hauek, Kalostrape Ostatuko dantzalekua berriz sutan jarriko dute.

 

Let‘s dance & keep the faith!!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017