kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

Baiona Ttipian, Baionako auzo historiko eta herrikoiaren bihotzean kokatua da Kalostrape Ostatua.

Asteartetik larunbatera zabaltzen ditu ateak. Eguneko menu merke, on eta aniztun batekin, jaki bereziak dastatzeko parada eskaintzen dizue. 
Bisitandinen serorategi zaharreko harriak eta gaur egungo arkitektura modernoagoa uztartzen ditu eraikinak. Hilabete guziz, ostatuko paretak erakusketa berri batekin edertuak dira. 


Arratsaldetan, Wi-Fi eta aire girotua dituen eremuan, momentu goxo eta atsegina iraganen duzue.
Eraikinaren erdian, ostatua dago. Berina teilatuari esker, guztiz argitua da. Urte osoan, edari bero, freskagarri, koktel eta Gin&Tonic eskaintza zabala duzue. Arratsetan, pintxo anitz jan ditzakezue.

 
Janari anoarekin alegeratu aperitifaren ondotik, jatetxeko gelan eseri zaitezkete. Jatetxeko karta hauta da, sinplea eta efikaza : entsalada misto nasaia, ohiko plater konbinatuak… Gauetan ere, sukaldeburuak plater goxoa eskaintzen dizue (ostegun, ostiral eta larunbatetan).


Besta giroan murgildu nahi baldin baduzue, neguan bereziki, gaualdi eta kontzertu ugarietara dantzatzera eta berotzera jin zaitezte.


Aitzinetik erreserbatuz gero, taldeko apairuak eta janari mahaiak egin daitezke. Gurekin harremanetan jarri.


Kalostrape Ostatuan euskarari eta euskal kulturari garrantzia handia ematen diogu. Baionako eraikin tipiko baten beherean kokatua da ostatua, eta, beste hiru solairuetan, "Baionako Gau Eskola" eta AEK elkartearen bulegoak biltzen ditu. 

 

restaurant Kalostrape ostatua
MARENGO KARRIKA, 22
64100 BAIONA, LAPURDI EUSKAL HERRIA

ASTEARTEA / ASTEAZKENA :
10:00etatik arratsaldeko 3:30etara
6:00etatik gaueko 11:00etara

OSTEGUNA / OSTIRALA :
10:00etatik goizeko 02:00etara

LARUNBATA :
11:00etatik goizeko 02:00etara

ASTELEHEN ETA IGANDETAN HETSIA

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017