"Talentua, abnegazioa, bihotz handia eta ohiz kanpoko onginahia behar dira, aho, sudur eta begiei zorionaren gustua sentiarazteko. Baserritarrek, laborariek, artisauek, mahastizainek… gizon eta emazte arno egile horiek dizkigute halako plazerrak eskaintzen.
Izadiaren eta gizakiaren maitalea naiz. Ene eginbidea da gure lurraldeak eskaintzen dizkigun gustuak ezagutaraztea, partekatzea eta transmititzea.
Dastaketak eta trukaketak, erakusketak eta azokak... Artivini-k talentua, arrarotasuna eta egiatasuna atzeman nahi ditu, arnoa, natura, lurra eta bizia berriz ikasteko. Jus garbi-garbia, sinpleki."
Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017