kalostrape restaurant bar bayonne pays basque concert ostatua jatetxea euskal herria baiona cocktails vin ration tapas pintxo pintxos incontournable fêtes de bayonne baionako bestak bières belges beer foire aux jambons expositions rations

Soul Experience #1

SOUL EXPERIENCE gaualdiak berriz hor ditugu, denboraldi berriari ekiteko prest! MUSIKA BELTZAren eta 45 rpm formatuko biniloen zaletasunak elkarturik, gomita berriak aurkeztuko dizkizuegu. Helburu bakarra: zuek dantzan ariaraztea. 

BERGMANN, Iruñean bizi den asturiarra da. 1990eko hamarkada bukaeran, biniloen bilduma egiten hasi zen. Orduan, lagun batzuekin, banaketa sare berezi bat sortu zuen. 
Geroztik, biniloen zaletasuna etengabe handituz joan zitzaion. Hala, 1960ko eta 1970eko hamarkadako musika mota desberdinetako harribitxiak biltzen segitu du: soul musika, musika afroamerikarrak edo garage doinuak. 

2015etik, SHAKIN’ BROTHERS-en kidea da, Baionara behin baino gehiagotan gomitatu ditugun Sr. Lobo eta Vinilo Terrible-rekin batera. 

Bere ondoan, urtetik urtera SOUL EXPERIENCE eta SOUL & BEER gaualdiak antolatu dituen, ROBERTO TORTUGA izango dugu. Hura ere 1960ko eta 1970eko hamarkadetako musika beltzaren eta Jamaikako erritmoen zale amorratua da. 

Bi lagunek, munduko bazter guzietara, musika bidaia batean murgilduko zaituztete. Horretarako, 45 rpm formatuko biniloz betetako maletak ekarriko dituzte.

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017