2008an sortu zen DJ kolektiboa da Global Funk. Sortu zenetik, ehunka gertakari eta besta antolatu ditu Hego Euskal Herri osoan, eta tokiko zein nazioarteko artista eta DJ andana gomitatu ditu.
Mikel Makala eta Martin Budin izan ziren kolektiboaren sortzaileak. Gainera, Euskal Herriko DJen munduan eragile garrantzitsuak
dira biak, eta badu urteak han eta hemen jendea dantzan ariarazten dutela. Beste hainbat proiektu artistiko garrantzitsuren bultzatzaileak dira ere.
Urteetan zehar, mugarik gabeko eta mundura zabalik dagoen kultura musikal handiko ezinbesteko bi pertsonalitate bilakatu dira. Izpiritu irekidura hori erabat islatzen da Global Funk kolektiboaren bidez. Global Funken saioak mundu osoko musikak ezagutzeko egiten diren bidaiak dira, dantzarako egiazko gonbidapenak.
Urriaren 26an, zaletasun hedakorra duten bi
artista hauek ezagutzeko parada izanen duzue.
Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017