Badu 15 urte baino gehiago Bocanegra Selectionek web sarea eta disko saltegiak arakatzen dituela, harribitxiak aurkitu eta bere bilduma egiten segitzeko.
1990eko hamarkadako Estatu Batuetako hip-hoparen eraginak jaso zituen lehenik, eta, hala, sanplerrez interesatu zen eta mugagabeko mundua ezagutu zuen; ondorioz, musika beltzarekiko ase ezinezko zaletasuna sortu zitzaion: soul, jazz, funk, afrobeat, disco, Hego Amerikako eta bereziki Brasilgo doinuak, eta, bistan da, Jamaikako kulturari lotutako estilo guziak.
Murgil zaitezte aurkikuntzaz eta erritmoz beteriko bidaia zirraragarrian!
**********************************
Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017