Usaian ez bezala, biniloekin bakarrik egiten diren DJ saioen Kalostrapeko gaualdien bultzatzailea izan zen Roberto
Tortugak du 2024-2025eko denboraldia irekiko. Eta bakarka ari izanen da, arraroa dena! Binilo anitzez gehiago
ekarriko ditu bere maletatxoan, berritasun asko, modernoagoa den soinua, baina afroamerikar sustrai eta azentu latino
ukaezinak dituena. Hitzordua 2024ko urriaren 5ean, Kalostrape Groove Klubeko lehen saio honetarako. Lau orduko soinu etengabea, groovy, jazzy eta funky bidaia luzea, 1960ko hamarkadatatik gaur egun arte.
Alkohol gehiegikeria osagarriarendako kaltegarria da, izarian edatekoa. Studio Waaz © 2017